2015-09-10
Bizikidetzarako ikus-entzunezko mikronarrazioen lehiaketa
Leioako Udalak “Ikus-entzunezko istorio laburrak elkarbizitzarako” Lehiaketa iragarri du 12 eta 17 urte arteko gazteentzat. Gaia mezu alternatiboak sortzean datza, hain zuzen ere, gure gizarteko zenbait talde edo kolektibo diskriminatzen dituzten aurreiritzi eta estereotipoak desegin edota hauei aurre egingo dieten mezuak.
Parte-hartzaileek, 3 edo 4 laguneko taldeetan, ikus-entzunezko lan labur bat egingo dute, istorio labur bat, gehienez 1 minutu iraungo duena. Egindako bideoak lehiaketara aurkezteko azken eguna azaroaren 23a izango da.
Irailaren 25ean 3 orduko tailer bat egingo da Aterpe Leioa Gaztegunean, grabaziorako ideiak, tresnak eta trikimailuak eskaintzeko lehiaketan parte hartu nahi dutenei. Parte hartzea borondatezkoa da. Informazio hau eta beste zenbait xehetasun garrantzitsu eskuratzeko lehiaketaren inguruan eta grabatzeko tresna eta tekniken inguruan, ondoko dokumentu hauetara jo dezakezu. Ordenagailu eramangarri bat edo tablet bat irabaz dezakezu.
Partekatu:
Itzuli