2015-05-08
Saharako umeak hartzeko diru-laguntzaren deialdia
Leioako Udalak, uda guztietan egiten duen bezala, “2015ean Saharako umeak hartzeko diru-laguntzen” deialdia argitaratu du. Ekimen honen bidez, ume hauek hartzeko egitasmo solidarioan lagundu nahi da, eta bi aukera desberdin daude: etxe partikularretan edo aterpeetan.
Helburua da umeek errealitate desberdina ezagutu ahal izatea, kanpamentuetan bizi dutenaren guztiz ezberdina. Deialdia irekita dago irabazi asmorik ez duten eta “Oporrak Bakean” programaren barruan Saharako umeak hartzen dituzten elkarteentzat.
Aukerak
Deialdi honen barruan sar daitezke 2015eko udan zehar antolatutako jarduerak. Bi jarduera mota eta gastu finantzagarri daude:
1 - Leioako familietan hartzea.
Alde batetik, Leioako familiek hartzen dituzten umeen bidaia-gastuak eta familietan egonaldi hauek dakarten aparteko gastuak, ume bakoitzeko ematen diren txartel batzuen bidez, baita jarduerak antolatzeko zenbateko txiki bat ere.
2 – Bizkaiko aterpe batean hartzea.
Bestalde, arrazoi desberdinengatik, familietan egongo ez diren umeak Bizkaiko aterpeetan egon ahal izateko gastuak ere diruz lagundu ahalko dira.
Partekatu:
Itzuli