Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-04-30 Udaltzain gehiago kalean delituak ekiditeko
Policía Local de Leioa / Leioako Udaltzaingoa

Udaltzaingoaren arduradunak interes berezia ari dira jartzen udaltzainak kaleetan patruilatzeko, erreferentzia hurbila izan daitezen herritarrentzat. Egunean, ordubete eta hiru ordu bitarteko oinezko patruilak eginez batez beste, udaltzainek 605 korrika egin dituzte, guztira, 2014 osoan zehar. Horri esker, delituak ekidin dira eta segurtasun sentsazio handiagoa lortu, herritarren gogobetetze inkestak adierazten duen bezala.

Udaltzainek egindako 23 atxiloketetatik, 9 lapurreta edo lapurreta saiakerekin lotuta egon dira, eta beste 7, bide segurtasunaren aurkako delituekin. Lehen aldiz duela zenbait urte, 2014an, estupefazienteekin trafikatzeagatik bi pertsona atxilotu dira eta beste hiru zigorra urratzearen ondoriozko epailearen aginduz.

Halaber, Udaltzaingoan ari dira beste aspektu bat berrindartzen: debekatutako substantzien kontsumoa ez baimentzea kaleetan. Horrela, 2014an, 8 adingabeen guraso edo tutoreei jakinarazi egin zaie alkohola edo beste substantzia batzuk kontsumitzen ari zirela adingabeok bide publikoan, eta 9 espediente ireki zaizkie estupefazienteak kontsumitzen ari ziren helduei (kasu batzuetan, berriro egiteagatik).

Indarkeriaz egindako lapurreta gutxiago

2013rekin alderatuta, dauzkagun 34 udaltzainek tramitatutako salaketek ere gora egin dute. 561 kudeatu dituzte orotara, eta horietatik, %87 Leioan emandako gertaerengatik. Gehienak, lapurreta eta ebasketekin lotuta egon dira, eta indarkeriaz eta larderiaz egindakoak %30 jaitsi dira .

Leioan, gaizkileek ekintza gutxiago bete dezaten, nabarmen igo dira gauez egindako identifikazioak. Horien bidez, asmoak kendu nahi zaizkie objektu mingarri edo ibilgailuak, trastelekuak edo dendak bortxatzeko tresnak daramatzatenei, gaizkile hauentzat erosoagoak diren orduetan.

Gainera, 2014 osoan zehar, udaltzainek merkatari txikiei emandako laguntza zuzena indartu egin da SMS bidezko larrialdietako alerta eta ohar sistema martxan jarrita. Aurten, sistema horri garrantzia ematen jarraitzeko asmoa dago.

Ibilgailu arau-hausle gutxiago

2014an, udal garabiak 993 zerbitzu egin ditu, erdia baino gehiago poliziari eta herritarrei laguntzeko lanetarako, hala nola, matxuratutako ibilgailuak erretiratzea, lapurtutakoak berreskuratzea, istripuak, hesi eta seinaleak mugitzea trafikoa mozteko jai edo istripuetan, gurpilak aldatzea, eta abar.

Bestalde, trafiko arauak edo udal ordenantzak ez betetzeagatik erretiratutako ibilgailu kopurua jaitsi egin da aurreko urteekin konparatuta. 2014an, udaltzainek 213 esku hartze izan dituzte eta 18.299 euro bildu dira zerbitzu horiengatik.

Horrez gain, iazko joera aldatu egin da eta mota horretako jarduketa gehienak (%61) udaltzainen goizeko txandan gertatu dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa