Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-04-24 Atxilotuta Altzaga Ikastolako ordenagailuen ustezko lapurrak
Policía Local de Leioa / Leioako Udaltzaingoa

Leioako Udaltzaingoak, atzo, bi pertsona atxilotu zituen eta leporatu egin zieten, ordu batzuk lehenago, Leioako Altzaga Ikastolan zenbait ordenagailu lapurtu izana. Atxilotu biei, horrezkero atxiloketa agindu gehiago zeuzkatenei, inputatu zitzaien, baita ere, Bilbon ibilgailu bat lapurtu izana, ustez, Leioako lapurreta egiteko erabili zutena.

Atzo goizaldean, Erandioko Ertzainetxean, Mercedarias Ikastetxean ibilgailu susmagarri batean zeuden bi gazteri buruzko abisua jaso zuten. Udaltzainak bertaratu ziren eta egiaztatu zuten ibilgailu haren lapurreta salatuta zegoela Bilbon. Hortaz, uniformedun eta kalez jantzitako udaltzain-patruilak abisu-deian deskribatutako gazteen bila hasi ziren. Skate Park inguruan atxilotu zuten bietako bat, eta onartu egin zuen ibilgailuaren lapurreta. Besteak ihes egin zuen hasiera baten, baina beranduago atxilotu zuten.

Ordenagailuak berreskuratzea

Gau hartan bertan, Leioako Altzagako Ikastolan ere ordenagailu batzuk lapurtu zituzten, gazteak atxilotu ziren lekutik oso hurbil. Udaltzaingoaren patruilek, hurrengo eguneko goizean zehar, lapurtutako ordenagailuak aurkitu zituzten Ondizen bertan. Beranduago, ermita ondoan, eramangarri bat ere aurkitu zuten, eskolan lapurtutakoa hori ere bai. Altzaga Ikastolak, beraz, material guztia berreskuratu du.

Atxilotuei leporatu egin zaie baita ere ordenagailu horien lapurreta, susmatzen baitzen ibilgailura zihoazela, gerora, ordenagailuak bertan kargatzeko. Une hartan atxilotu zituen Udaltzaingoak.

Jazarpena eta atxiloketa

Bestalde, gaur goizaldean, Udaltzaingoak lagundu egin du Arte Merkataritza Zentrotik lapurtutako ibilgailu baten zebiltzan hiru gizabanako atxilotzen. Udaltzainen bi ibilgailuk, kale-itxurako batek eta errotulatutako beste batek, Sopelaraino jarraitu zuten furgoneta, lapurretagatiko bilaketa-agindua zuela egiaztatu ondoren.

Sopelan atxilotu zituen Ertzaintzak, Leioaz kanpo zelako. Furgoneta barruan, susmagarriak bi txakurrekin zihoazen, eta Txakurraren Etxeari abisua eman zitzaion animaliez ardura zitezen.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa