2015-03-31
Etxean laguntzeko kontratazioak egiteko prestazioak
Eguneroko lanetan laguntzeko edota intentsitate baxuko arreta pertsonalerako kontratazioa da helburua
Leioako Udalak leioaztarren eskura jartzen ditu etxean laguntzeko kontratazioak egiteko prestazioak. Aurtengo ekitaldirako, laguntza horiek 62.000 euroko aurrekontua dute esleituta eta beren helburua da eguneroko lanetan laguntzeko (garbiketa, janariak prestatzea, erosketak…) edota arreta pertsonalerako zerbitzu pribatua kontratatzeko aukera ematea.
Udalak emango dituen diru-laguntzek helburu bikoitza dute: alde batetik, eguneroko lanak egiteko autonomia galtzearen aurka egitea edota galera hori konpentsatzea; eta beste alde batetik, leioaztarrak euren ohiko bizilekuan geratu ahal izatea baldintza egokietan. Diru-laguntza hauek Udalak adin nagusikoei, mendekotasuna dutenei eta euren familiei laguntzeko egiten duen ahaleginaren fruitu dira diru-laguntzok.
Onuradunak
Orokorrean, prestazio hau jaso dezakete, autonomia galdu izanagatik, eguneroko zenbait lanetan laguntza behar duten pertsona edota familiek, betiere laguntzeko familia-sarerik ez badute, edo edukita ere, nahikoa ez bada. Ezinbestekoa da lan horiek egiteko gai den inor ez bizitzea etxean.
Zehatzago, etxean laguntza behar duten eta mendekotasun edo ezgaitasun egoeran edo egoera horretan egoteko arriskuan daudenentzat da, intentsitate ertain edo altuko arreta pertsonalik behar ez badute. Mendekotasun gradu antzemangarririk ez duten baina etxeko lanak egiteko zailtasun handiak dituzten edo intentsitate baxuko arreta pertsonala behar duten pertsonek ere prestazio hau jasotzeko aukera dute.
Beste baldintza batzuk
Diru-laguntza hauek jasotzeko beste baldintza batzuk honako hauek dira:
• Leioan erroldatuta egotea, gutxienez, eskabidea egin eta urtebete lehenago, edo salbuespen moduan, urtebete baino gutxiagorekin, Leioako Gizarte Zerbitzuen aldeko txostena dutenak.
• Laguntzeko familia-sarerik ez izatea edo sare hori nahikoa ez izatea.
• Bizkaiko Foru Aldundiak egiten duen mendekotasun edo ezgaitasunaren balorazioa edukitzea, hala badagokio.
• Familia unitateak ez edukitzea, urtean, Gutxieneko Soldata hirukoizten duen etekin garbirik (27.241,2 euro urtean). Ondarea ere zenbatzen da (ohiko etxebizitzak balio duena salbuetsita).
Eskabideen eredu normalizatua eta baldintzei buruzko ziurtagiriak Udal Gizarte Zerbitzuetan aurkeztuko dira. Kontratazioaren kostua diruz lagunduko da, baremoa aplikatuta, lortutzen diren puntuen arabera. Diru-laguntza ez da inoiz, hilean, 300 eurotik gorakoa izango.
Partekatu:
Itzuli