2015-03-16
Euskara sustatzeko diru laguntzetarako deialdia
2015ko martxoaren 16an euskarazko jarduerak sustatzeko diru laguntzen emakida arautzen duen deialdia publikatu da BAOn.
Diru-laguntza hauen xedea da euskararen erabilera sustatzea helburu duten ekintzak eta programak bultzatzea Leioan.
Onuradunak honakoak izango dira:
- Irabazteko asmorik gabeko Erakunde edo Elkarteak, legez eratuak, baldin eta egoitza Leioan badute, Leioako Udaletxeko Elkarte Erregistroan izen emanda badaude eta jarduerak batik bat Udalerrian egiten badituzte.
- Pertsona fisikoak, noizbehinkako ekimenez talde baten ordezkari partikularrak direnak, irabazteko asmorik gabe badihardute eta Udalerrian erroldatuta badaude.
Eskabidea, Erakunde autonomiadunaren lehendakariari zuzenduta, Leioako Udaletxeko Sarrera-erregistroan aurkeztuko da.
Epea 2015eko martxoaren 17an hasi eta 2015eko apirilaren 15ean bukatuko da.
Erlazionatutako dokumentuak:
Iragarkia (pdf, 96 kb)
Partekatu:
Itzuli