2015-02-09
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren lan-mahaia
Leioako Udaleko Berdintasun Sailak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren barruan egiten ari den ekintzen barruan, lan-mahaia antolatu du, eta, bertara, Leioako hainbat gizarte eragile eta elkarte-sare gonbidatu ditu. Mahai hau otsailaren 10ean (bihar) izango da, 12:00etan, Kultur Leioako prentsa aretoan.
Lan-mahai horretan, hala 2014an gauzatutako ekintzen inplementazio-prozesua, nola Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plan honen indarraldiko hurrengo bi urteetarako (2013-2016) aurreikusitako ekintzena kontrastatuko da. Herritarren partaidetza plan honen gakoetako bat da, bai sortze prozesuari dagokionez, bai ekintzak gauzatzeari dagokionez.