Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-02-04 Elur-ekaitza dela eta, gaurko aholkuak
Nieve / Elurra

Leioako Udaltzaingoak, elur-ekaitza izateko arriskuaren aurrean eta sor daitezkeen ondorio negatiboei aurre egiteko edota hauek arintzeko, elurtearen eragin txarrak jasan behar dituzten biztanleei Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren aholkuei jarraitzeko eskatzen die.

Prebentzioko neurriak

Bidaiatuz gero:
• Errepideko egoerari eta eguraldiari buruzko informazioa aurretik eskatu. Euskalmet- era jo, edota deitu Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako telefonora: 011
• Eguraldia benetan txar-txarra bada, hobe da bidaian ez atera. Ahal dela, erabili garraio publikoa.
• Alabaina, bidaiatzea ezinbestekoa baduzu, ziurtatu pneumatikoak, galgak eta izotz- kontrakoa ondo daudela, kateak beti eraman, erregai-tanga bete eta hartu berokiak. Ahal baduzu, telefonoa eraman beti; are gehiago, bigarren mailako errepideetan gidatu behar baduzu. Neguko pneumatikoak erabiltzea komenigarria da
• Poliki ibili, izotz-plakarik balego adi; batez ere, laiotzean.
• Aurreko autoari tarte handia lagata ibili, normalean uzten den tartea baino handiagoa.
• Ez aldatu noranzkoa tupustean. Bolanteari gozotasunez eragin.
• Izotza dagoen zonaldera sartzean, ez zapaldu galga, utzi ibilgailuari bere inertzia hutsez aurrera egiten.
• Izotza edo elur gogorra topatuz gero jarri kateak, baita zirkulazioko agenteek agintzen dizutenean.
• Irratia oso lagungarria izan daiteke une oro ondo informatuta egon nahi izanez gero.

Mendira baldin bazoaz:
• Hobe litzateke mendiko txango eta ibilaldiak bertan batera uztea. Irtenez gero, nondik nora ibiliko zaren esanda utzi.
• Joan nahi duzun lekurako zer eguraldi-aurreikuspen dauden jakin, eta kontuan hartu ez dela harritzekoa mendian eguraldia bat-batean aldatzea.
• Eraman ekipamendu eta arropa egokia. Motxilan erretserbako jan-edanak eraman.
• Aukeratu leku egokia, zure sasoiaren, praktikaren eta lekuaren arabera. Ez eman balio handiegirik zure egoera fisikoari ezta zurekin doazenen egoerari ere ez, batez ere umeak badira.
• Ahal baduzu ez joan bakarrik, eta ahal izanez gero, eraman telefono mugikorra.
• Aurrez jakizu aterpe edo bordak non dauden, tenperatura asko jaitsi, ekaitza lehertu edo bestelako arazo meteorologikorik izango balitz ere babestu ahal izateko.

Etxean:
• Kontuz ibili berogailu lagungarriekin (estufa edo sutontziekin), ezustekoren bat gerta daiteke eta.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak

Elurretan ibilgailuaren barruan geratzen bazara:
• Ez atera autotik, denboraleak barruan zaudela harrapatzen bazaitu.
• Motorra piztuta eta berogailua jarrita eduki; tarteka, berriztatu airea.
• Saiatu loak ez hartzen. Tapakiren bat eskuratu, eta bero jantzita ibili.

Informazio gehiago:

Euskalmet

Twitter Euskalmet

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa