2015-01-20
Udalak aurrematrikulazioaren izapideak errazten dizkie 622 familiei
Otsailaren 2tik 13ra arte ikastetxeetako 2015-16 ikasturterako aurrematrikulazio garaia da, eta sasoi honetan gurasoek egin behar dituzten gestioak errazteko asmoz Leioako Udalak errolda agiriak bidali dizkie 2 eta 3 urteko ume leioaztarren 622 familiei.
Ekintza honekin herritarrei erraztasunak eman nahi dizkie Leioako Udalak, kasu honetan aurrematrikulazioa egin behar dutenen umeen gurasoei. Errolda agiria derrigorrezkoa da aurrematrikulazioa egiteko, eta urtero hainbat guraso bulego orduetan etorri behar dira udaletxera agiri hau eskuratzeko. Aurten ere bidalketa honekin pausu hau erraztu du Udalak.
Horrekin batera herriko ikastetxe publikoei buruzko informazioa ere bidaltzen da.
Bestalde, Leioako Udala, Bizkaiko beste 22 udalerri eta 3 mankomunitaterekin batera, “D bitamina” izeneko kanpainaren partaidea da. Umeak eskolaratze garaian dituzten familientzako informazio-kanpaina da, euskarazko hezkuntza bultzatzea helburu duena, euskal gizartean benetako elebitasuna lortze aldera.