2015-01-08
Elkarrizketaren balioa
Herritarren topaketak elkarbizitzaren alde
Leioako Udalak proposamen berri bat egiten die herritarrei elkarrizketaren bidez aurrera egiteko elkarbizitzaren eraikuntzan “Elkarrizketaren balioa: herritarren topaketak elkarbizitzaren alde” izenburupean.
Helburua da beste pertsona batzuekin parte hartzea eta elkartzea espazio batean; bertan, indarkeriaz eta elkarbizitzaz hitz egin, entzun eta hausnartu ahal izango da Euskadiren iragan, orain eta etorkizunari dagokionez. Hau da, sentsibilitate eta ideologia ezberdineko pertsonen arteko elkarrizketa, ulerkuntza eta topaketarako aukera demostratzea.
Tailer hau hiru saiotan banatuta egongo da, bi ordu eta erdikoa bakoitza. Topaketa bakoitza elkarrizketa inklusiboko metodologia baten bidez gauzatuko da, aniztasunaren eta elkarrekiko errespetuaren balioa guztiaren aurretik jarriz.
Topaketa hauek uratrrilaren 17, 24 eta 31an izango dira, larunbatetan, eta goizeko ordutegian -10:30etik 13:00etara- Mendibile Jauregian. Interesa baduzu idatzi info@geuz.es helbidera edota deitu 675.715.661 telefono zenbakira.
Partekatu:
Itzuli