2014-10-29
Kalekantuka Pinuetan izango da igande honetan
Kalekantuka Pinuetan izango da hurrengoko igandean, azaroaren 2an. Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, eta ‘Leioa zabaldu euskarari’ programaren barruan kokatutako ekintza hau, herriko tabernak jendez betetzea ditu euskal kantak abesten duten bitartean.
Hitzordua beti bezala goizeko 12:00etan izango da, Orixe plazan, bertatik hasiko delako ibilbidea, oraingoan Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin. Kalekantukaren hurrengoko hitzordua azaroaren 30erako dago aurreikustia, orduan Leioako erdialdera bueltatuko da ekintza hau.