2014-10-07
Altxamendu frankista jasan zuten leioaztarrak omenduko du Udalak
“Leioa 1936-1945: Giza eskubideen zapalketa Gerra Zibilean eta Lehen Franquismoan” izeneko liburuaren aurkezpen publikoa aprobetxatuz (urriak 9, 19:00etan Kultur Leioako Auditoriumean) Leioak garai hontako historia biltzen duten erakusketa bi inauguratuko ditu. Bide batez, altxamendu militar frankistaren ostean eta diktaduraren lehen urtetan, Giza Eskubideen urraketak pairatu zituzten leioaztar guztiak omendu nahi ditu Udalak.
Aranzadi Zientzia Elkarteak Leioako Udalaren laguntzarekin, gure udalerrian, guda zibilean eta lehen frankismoan zehar, gertatukoari buruz eginiko ikerketa sakonaren emaitza da liburu eta erakusketa hau. Azken urteotan, familiarren eta aldi hartako lekuko zuzenen hainbat testigantza batu dira. Eta ez hori bakarrik, herritarren laguntzari esker, dokumentazio eta argazki ugari ere bildu dira fitxategietan.
Bestalde, Sabino Arana Fundazioak “Goazen gudari danok” erakusketa aurkezten du. Zenbait udalekin eta beste kultur erakunde eta elkarte batzuekin elkarlanean, 1936ko irailean Zirardamendi Elgoibarko frontean hildako gudariei eta milizianoei — haietako asko jatorriz Bizkaikoak— gorazarre egiteko eratutako oroitzapen-ekitaldien programa ugari baten parte da.