2014-10-02
Titietako minbizia goiz detektatzeko programa
EAEk, 1995az geroztik, “Titietako Minbizia Goiz Detektatzeko Programa” (TMGDP) bat dauka, Osakidetzak eskaintzen duena. Aldebiko mamografiak egiten dira proiekzio bikoitzean, hasiera batean 50-64 urte bitarteko emakumeei zuzenduta zegoen, 2006an 69 urte arte luzatu zuten. Adin hauetako emakume leioaztarrek laster jasoko dute etxean Osakidetzako eskutitza programa honetan parte hatzeko.
Programaren helburua da titietako minbizia ahalik eta goiztiarren detektatzea, aipatutako minbiziagatiko hilkortasuna gutxitu eta kaltetutakoen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, ebaketarik gabeko tratamendu kirurgiko kontserbatzaile gehiago eginez.
Titietako minbizia tumore gaizto ohikoena da, eta emakume euskaldunen artean heriotza gehien eragiten duena. Goiz detektatzea oso garrantzitsua da, tratamendu eraginkorragoak eta hain agresiboak ez direnak egin daitezkeelako, eta horrela, bizi-kalitate hobea eta biziraupen-tasa handiagoa lortzen da.
Informazio gehiago:
www.osakidetza.euskadi.net
Tlf: 94.403.36.11
Erlazionatutako dokumentuak:
Informazioa (pdf, 3583 kb)
Partekatu:
Itzuli