2014-08-05
UDA14 kanpainak arrakasta borobila izan du
Beste behin ere, UDA kanpaina Leioako umeen gogokoena izan da. 2014ko edizio honek, berriz ere, arrakasta borobila izan du eta partaideek jarduera eskaintza anitzaz gozatu ahal izan dute.
UDAn eskaini diren 800 plazak Leioako umeek bete dituzte aktibitate desberdin asko burutzeko: tailerrak, kirolak, txangoak, hondartzako jarduerak, suhiltzaileen parkea bisitatzea, birziklatzea, jolasak… Kanpaina honen helburua, alde batetik, gazteenek oporrez gozatzea da askotariko aktibitate interesgarrien bidez, eta bestetik, Leioako gurasoei laguntzea lana eta familia uztartzen uztailean zehar.