2014-07-28
Erantzukidetasun eta autonomia tailer berriak
Berdintasun arloko tailerretan izena emateko epea irailaren 1ean bukatzen da
Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuek irailaren 1era arteko epea emango dute ikasturte honetako Berdintasun Arloko tailerretan inskribatzeko.
Erantzukidetasun eta autonomia tailerrok gizon eta emakumeentzat dira, irailean hasiko dira eta abendura arte iraungo dute. Talde bakoitzean, gehienez, 14 pertsona izango dira eta prezioa 10 eurokoa da.
Emakumeentzako tailerrek hiru lan desberdin jorratuko dituzte, hogeita hamarna ordutan: brikolajea, elektrizitatea eta igeltserotza. Irailaren 29an hasiko dira, abenduaren 18ra arte. Ordutegia: 18:00-20:30, astelehen, asteazken eta ostegunetan.
Bestalde, gizonei zuzenduta honako hauek izango dira: etxea garbitzea eta antolatzea, lisatzea eta jostea. Irailaren 29an hasiko dira, baita ere, abenduaren 18ra arte. Ordutegia: 18:00-20:30, astelehen, asteazken eta ostegunetan.
Informazio gehiago:
Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuak
Inaurratzaga 1
48940 LEIOA
Tel.: 94 480 13 36
berdintasuna@leioa.net
Partekatu:
Itzuli