2014-06-09
Udatxiki programarako aurkeztutako 253 eskaerak onartu dira
Errolda egiaztatzearen baldintzapean
Leioako Udalaren Hezkuntza Sailak antolatutako Udatxiki 2014 programan parte hartzeko leioaztarrek aurkeztutako eskaera guztiak onartuak izan dira, errolda egiaztatzearen baldintzapean . Guztira 253 txiki izango dira aurten parte hartuko dutenak.
Lanean diren gurasoei laguntzeko programa da hau, hots, gurasoak lanean diren artean umeek ekintza ezberdinak garatzeko aukera ematen duen programa. Uztailean izango da Udatxiki martxan 2008, 2009, 2010 eta 2011. urteetan jaiotako ume leioaztarrekin.
Esan beharrekoa da ere, programa honen ordutegia goizekoa izango dela, hau da, 9.00etatik 14.00etara arte, eta matrikula egiterakoan ordaintzen den diru kopuruaren barne ez dagoela ez jatetxea ezta garraioa ere.