Datorren ostiraletik, maiatzak 30, ekainaren 6ra arte, zabalik egongo da umeak Udatxiki kanpainan inskribatzeko epea. Kanpaina 2008 eta 2011 urteen bitartean jaio diren eta Leioan erroldatuta dauden umeei zuzenduta dago. Ohiko legez, programa ekainaren 30ean hasiko da eta uztailaren 29an amaitu, 9:00etatik 14:00etara arteko ordutegian, eta honako ikastetxe publiko hauetan: Altzaga (obrarik badago,Txomin Arestin), Mendibile eta Artatza. Ez dago jantoki eta garraio zerbitzurik barne.
Gurasoek 140,85 euroko tasa ordaindu beharko dute hil osorako, eta 70,42 euro hamabostaldirako. Programak tasa bereziak dauzka Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten herritarrentzat, 65,01 euro hil osorako eta 32,50 hamabostaldirako (dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da). Familia batek bi ume edo gehiago edukiko balitu inskribatuta, deskontua izango luke matrikulatutako ume bakoitzeko: 126,76 euro hil osorako eta 63,38 euro hamabostaldirako.
Matrikulak Hezkuntza sailean bete behar dira, Kultur Leioako laugarren solairuan, 9:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 94 607 25 76 telefonora edo idatzi udalhezkuntza@leioa.net helbidera. Inskribatutakoen kopurua aurrekontu esleipenaren gainetik badago, zozketa egingo da ekainaren 9an, Kultur Leioako prentsa aretoan, 10:00etan.
Lana eta familia uztartzea
Leioako Udalaren helburua da udalerriko familiei laguntzea lana eta familia uztartzen, eta horretarako, uztailean, Haur Hezkuntzako umeentzako hezkuntza programa ludikoa antolatzen du, Udatxiki izenekoa. Horrela, Udal Kiroldegiak Lehen Hezkuntzako umeentzat antolatzen duen Uda Kanpaina osatu egiten du programa honek.
28.901 euroko aurrekontua esleitzen du Leioako Udalak Udatxikirako, aktibitate ludikoak eskainiz umeentzat, baita garapen intelektual, kreatibo eta sozio-afektiborako pentsatuta daudenak ere.