2014-05-08
Nagusiaren inplikazioa nerabezaroan eta aurrenerabezaroan
Leioako Udalak, Etxadi famili psikologi gabinetearen bitartez, gurasoei zuzendutako prestakuntza saioa antolatu du maiatzaren 14rako. Zehazki, nerabezaroan gurasoek zelan jokatu behar duten azalduko dute psikologoek. Saio honetan izena emateko 94.607.25.76 telefonora deitu beharko da.
Hamabi hamahiru urte egiterakoan umeek nerabezaroan sartzeko prozesuari ekiten diote. Momentu honetan, gazteek ez dute euren burua ezagutzen, ez dira ordura arte izan diren umeak, eta askotan, familia berak ere ordura arteko umea ikusten jarraitu nahi du, eta honek gaztearen ezegonkortasuna eragiten du. Momentu honetan familia eta gaztea elkarrengatik urrutiratzen hasten dira, komunikazio arazoak sortuz.
Prestakuntza hitzaldi honetan arazo hauek aztertu nahi dira eta bideak eman aurretiz saihestu ahal izateko.
Erlazionatutako dokumentuak:
Kartela (pdf, 305 kb)
Partekatu:
Itzuli