2014-04-29
Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du gaur Leioak
Gaur, apirilak 29, 2014ko Dantzaren Nazioarteko Eguna da, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuko Dantzaren Nazioarteko Komiteak ezarritako data 1982an. Hau ospatzeko hainbat dantza pieza ikusteko aukera izango dugu Leioako kaleetatik.
Egun honek Jean-Georges Noverren jaiotza dakar gogora, 1727 jaiotako dantzari bikaina, balet modernoaren sortzailea. Ospakizun honen helburua da dantza guztiak batzea egun honetan arte forma honi omenaldia egiteko eta bere unibertsaltasuna erakusteko. Kultur Leioak, Andoni Aresti Dantza Eskolarekin batera, bat egiten du egun honetako ospakizunarekin eta udalerriko kaleetatik zenbait dantza pieza ikusi ahal izango dira, pieza laburrak, estilo anitzekoak (flamenkoa, euskal dantzak, dantza garaikidea, etab.).