2014-01-31
Leioak 37,5 milioi euroko aurrekontua onartu du 2014rako
Leioako Udalak 2014ko Udal Aurrekontuak onartu ditu. Osoko Bilkurak onartu egin ditu aurrekontuak Gobernu taldearen, EAJ-PNV eta Ezker Batuko hamar zinegotziek osatua, aldeko bozekin, PSE-EE-PSOEren abstentzioarekin eta PP eta Bilduren aurkako bozekin.
Horrela, Leioako Udalak 34.482.970,12 euroko aurrekontua izango du aurtengo, 2013an baino %1,19 gehiago. Horrekin batera, Erakunde Autonomoen eta Sozietate Publikoaren aurrekontuak ere onartu dira: Soinu Atadia Fundazioak, Kontserbatorioa eta Udal Musika Eskola zuzentzen duena, 2.092.529,00 euro izango ditu, eta Euskararen Erakundeak 1.067.620,51 euro.