2014-01-22
Leioako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du genero indarkeria egotzita
Gaur goizean Leioako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du genero indarkeria delitu bat egotzita Leioako emakume bati erasotzeagatik.
Biktimak eta atxilotuak harreman bat izan zuten, baina emakumeak amaitutzat eman zuen. Ordutik aurrera atxilotua, J.A.C, 41 urtekoa eta Barakaldoko bizilaguna, emakumea akosatzen hasi zen. Kaletik zihoanean emakumeari lejia bota zion lepotik behera, eta hurrengo goizean bere etxeko atean agertu zen. Gertaera hauek aste honetan zehar izan dira, beraz emakumea Leioako Udaltzaingoaren bulegoetara jo du laguntza eske. Segidan Udaltzaingoak atxilotu egin du gizon hau.
Momentu honetan Leioako Udaltzaingoaren bulegoan dago atxilotua baina arratsaldean epailearen aurrera eramango dute genero indarkeria delitu bat egotzita.