2013-12-18
Giro aparta Nekazaritza eta Abeltzaintza azokan
Negu-giroko egun ezin hobea izan genuen joan den igandean, eta horren ondorioz, jendez lepo egon ziren azokako gune eta ekintza guztiak. Gutxi gorabehera 18.000 bisita izan ditugu Nekazaritza eta Abeltzaintza azoka honetan.
Aurten 100 partaide egon ziren azokan, nekazari eta artisauak 75 eta abeltzainak 25. Haur ekintzek ere arrakasta izan zuten herriko txikienen artean, poniekin 500 txiki baino gehiago izan ziren, poni-gurdiekin 200 eta tailerretan 420 umek hartu zuten parte.
Bestalde, Eusko Labelaren postuak ere hainbat bisita jaso zituen, txerri errea eta sagardoaren 1.000 pintxo banatu ziren bisitarien artean, eta zizarenak, berriz, 2.100 pintxo izan ziren.
XV. Idiazabal Gazta Lehiaketan 10 ekoizle aurkeztu ziren (Bizkaian jatorrizko izendapena 15 egileetatik), eta amabitxiak Sakoneta gimnasia erritmika taldeko neskak izan ziren. Sailkapena horrela geratu zen: