2013-12-18
Leioako Bake Epailerako deialdia
Leioako Bake Epaile titular eta ordezkoa hautatzeko prozesua zabaltzen da, uztailaren 1eko Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoak eta ekainaren 7ko Bake Epaileen 3/1995 Erregelamenduak ezartzen dutenaren arabera.
Hautagai izan daitezke ezaugarri hauek dituzten guztiek: espainiar nazionalitatea edukitzea; adin nagusikoa izatea; eskubide zibilen erabilera osoan aritzea eta epaile funtziorako ezgaitasun fisiko edo psikikorik ez edukitzea; eta dolozko delituengatik prozesatu edo erruztatu edo kondenatuak ez izatea, absolbitzen ez badituzte edo largeste autorik diktatzen ez bada edo errehabilitazioa lortzen ez duten bitartean.
Interesdunek hamar lan eguneko epea izango dute, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Udal Erregistro Nagusian instantziak aurkezteko, herritarrentzako arreta ordutegian, eta NAN fotokopia, curriculum vitae eta titulu akademikoen eta euskararen ezagutza egiaztatzen dutenen fotokopia konpultsatua.
Deialdiaren iragarkia argitaratuta dago jada Bizkaizko Aldizkari Ofizialean; Udalaren, Lehen Auzialdi eta Instrukzioko Getxoko Epaitegiaren eta Leioako Bake Epaitegiaren iragarki tauletan; hiru komunikabidetan; eta udal aldizkarian.
Erlazionatutako dokumentuak:
Eskaria (msword, 1189 kb)
Partekatu:
Itzuli