2013-05-28
UDA13ko aurretiko izen zerrenda
Argitaratu da jada UDA13 kanpainan parte hartu nahi dutenen aurretiko izen zerrenda. Erreklamazioak egiteko epea hurrengo ostirala, maiatzaren 31ra arte zabalik izango da.
Zerrenda hau behin-betikoa osatzen denean, zozketa publikoa egingo da Sakoneta kiroldegian, ekainaren 5ean, goizeko 11.00etan.
2000 eta 2006 urteen bitartean jaiotako leioaztarrentzat zuzenduta dagoen udal kanpaina hau uztailean jartzen da martxan, egun horietan jarduera desberdinak egiten dira, parte-hartzaileen adinaren arabera; hala ere, guzti-guztiek izaten dute ezaugarri komuna: jolas, heziketa eta kirol arlokoak izaten dira. Sakonetako kirol instalazioetan egingo dira jarduera horietako batzuk, baita herriko eta ondoko herrietako beste leku batzuetan ere.
Partekatu:
Itzuli