2013-05-13
UDA2013ko aurretiko izen-emate epea astelehenean zabalduko da
Azken urteetan ohikoa den bezala, udarekin batera Udalak antolatutako UDA kanpaina jarriko da martxan 2000 eta 2006 urteen bitartean jaiotako leioaztarrentzat. Honetan parte hartzeko, aurretiko izen-ematea maiatzaren 20tik 24ra bitartean izango da.
Kanpaina hau uztailean jartzen da martxan, egun horietan jarduera desberdinak egiten dira, parte-hartzaileen adinaren arabera; hala ere, guzti-guztiek izaten dute ezaugarri komuna: jolas, heziketa eta kirol arlokoak izaten dira. Sakonetako kirol instalazioetan egingo dira jarduera horietako batzuk, baita herriko eta ondoko herrietako beste leku batzuetan ere.
Azken urteotan egin den bezala, bi hamabostalditan (hamar egun txandako) zatituko da UDA 2013 kanpaina. Horrela, ume gehiagok gozatu ahal izango dute ekimen honetaz.
BALDINTZAK:
- 2000 eta 2006 (biak barne) artean jaiotako eta Leioan 2013ko apirilaren 1a baino lehen erroldatutako umeak.
- Hautazko hizkuntza eredua: euskara edo gaztelania
- Txandak (400na plaza):
Uztailaren 1etik 12ra
Uztailaren 15etik 30era (26an ez da kanpainarik egongo)
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara. Astelehenetik ostiralera.
- Prezioa: Leioako UKIko abonatuak: 40 €
Leioako UKIko abonatuak ez direnak: 65 €
Abonatuak izango dira 2013ko maiatzaren 3a baino lehen Leioako UKIan izena eman dutenak, betiere 2013 amaitu arte abonatu izaten jarraitzen baldin badute.
- 2013ko UDA kanpainarako aurretiko izen ematea betetzeak funtzionamendu arauak onartzea dakar, baita jardueraren baldintza eta diseinuarekin ados egotea ere.
PLAZAK ESLEITZEA
- Leioako UKIko abonatua izateak, Leioako erroldako antzinatasunak… EZ dute lehentasunik suposatuko kanpainarako plazak esleitzerakoan.
- Plazak zozketa publiko bidez esleituko dira. Zozketa ekainaren 5ean izango da, 11:00etan, Sakoneta kiroldegian. Zozketaren arauak eta erabiliko den sistema Sakoneta kiroldegiko iragarki taulan kontsulta daitezke.
- Itxaron zerrendak egoteak ez du esan nahi erabiliko direnik bajarik balego. Kanpainaren garatze onenerako eta baliabideen arrazoizko antolakuntzari erreparatuta, zozketa ostean, Leioako UKIk erabakiko du zerrendak erabiltzearen egokitasuna.