Zorionak!
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Abenduaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-03-08 Astelehenean hasiko da epea Torresoloko lehen Babes Ofizialeko Etxebizitzetarako izena emateko
Obras de Torresolo / Torresoloko lanak

Torresolo auzoak hirigintza jarduera izaten jarraitzen du. Ingurua urbanizatzeko obrak eginda, jabegoko Babes Ofizialeko 58 etxebizitzen lehen promoziorako inskripzio epea irekiko da datorren astelehenean, hilak 11, apirilaren 30era arte.

Lehenik eta behin, etxebizitzok azken sei urteotan gutxienez hiru urtez Leioan erroldatuta egon diren herritarrei zuzenduta daude. Aurreko kolektiboari etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkio, gainerakoak Leioan lan egitearen irizpidepean eskainiko dira (hiru urtez azken sei urteotan). Eta azkenik, aurreko bi kolektiboei etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkie, gainerakoak edozeini eskainiko zaizkio, Leioako errolda baldintzak edo Leioarekin lan-lotura baldintzak bete ez arren. Hala ere, aurreko bi kolektiboek bezala, Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Babestua erosteko bere araudian ezartzen dituen baldintzak bete beharrekoak dira, edozein kasutan.

Etxebizitzen zozketan izena emateko, Etxebiden inskribatuta egon ez arren, interesatuak dokumentazioa aurkez dezakete Leioako Udalaren Erregistro Orokorrean (Elexalde 1), astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00. Kultur Leioan ere entrega ditzakete agiriak, lehen solairuan, astelehenetik ostiralera, 15:00-21:00, edo larunbatetan, 11:00-14:00.

Torresoloko lehen promozio hau pribatua da, Udalak 58 etxebizitzen eta dagozkien garaje eta trastelekuen eraikitze-eskubideak enkante publiko bidez besterendu ondoren, esparru horretako jarduera urbanistikoaren arabera, legeak horretarako eskubidea ematen baitzion. Aipatu enkantea lehiaketa publikoan irabazi zen, Udalak eta etxebizitzak eraiki eta zozkatuko dituen Sukia Eraikuntzak SA enpresak deitutako lehiaketa alegia.

Promozioari, inskripziorako baldintzei eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazio guztia horretarako beren-beregi sortu den web orrian kontsulta daiteke (www.torresolo.com), 94.416.27.44 telefonoan edo Kultur Leioako lehen solairuan (astelehenetik ostiralera, arratsaldez, eta larunbatetan, goizez).

Etxebizitzak notario aurreko zozketa publiko bitartez esleituko dira. Zozketaren data aurretiaz jakinaraziko da udal komunikabideetatik eta inskribatuei idatziz egingo zaie deialdia.

Informazio gehiago:

Torresolo

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa