Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Azaroaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-02-20 Sute arina izan da Hiru tabernan Bizilagunak desalojatuak izan ziren ordu batzuz Gaur 2.30ean gutxi gorabehera, sutea eman da Pinuetako Nafarroa kalean dagoen Hiru tabernan. Eraikineko bizilagunak desalojatu behar izan dituzte euren etxeetatik ordu batzuz.

Goizaldeko 2.30ean Erandioko Ertzainetxean jasotako dei batek ohartarazi zuen suteaz, Leioako Nafarroa kaleko Hiru tabernan gertatutakoa, hain zuzen.

Berehala Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileen dotazio bi bertaratu ziren. Eraikinaren bizilagunak desalojatzen hasi ziren sutea amatatu eta eraikinaren egoera ona zela ziurtatu arte. Honen ostean bizilagun guztiak euren etxeetara bueltatu ziren bat izan ezik, lehen solairuan, tabernaren gainean, bizi den emakume nagusi bat, honi alabaren etxera joatea eskatu zioten.

Sutea amatatu zenean, ondorioak eraikinaren fatxadan bakarrik ikusten ziren eta baita espaloian. Bestalde tabernaren aurrean aparkatuta izan ziren auto bik ere kalte arinak jaso zuten (Seat Cordoba eta VW Golf).

Suhiltzaileen aburuz sutea, dirudienez tabernaren barruko joko makinak eragindakoa izan da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa