2013-01-22
Udaltzaingoak istripu baten lekukoen laguntza eskatzen du
Leioako Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatzen du joan den urtarrilaren 18an gertatu zen oinezko baten harrapaketari buruzko datuak jasotzeko.
Joan den ostiralean, urtarrilaren 18an, arratsaldeko 20.30ean, auto batek gazte bat harrapatu zuen Luis Bilbao Libano kaleko zebra bide baten. Zehazki, 13 eta 15 zenbakiren artean dagoen zebra bidean. Istripua gertatu eta gero alde egin zuen gidariak oinezkoari laguntza ukatuz.
Beraz, istripu honen nondik norakoak argitzeko Leioako Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatzen du, inongo daturik izan ezkero 94 400 80 21 telefonora deitzeko eskatuz.