Zorionak!
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Abenduaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-11-15 Leioandiko Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketa egin da
Leioandi / Leioandi

Gaur, eguerdiko 12.00etan, izan da Leioandiko Babes Ofizialeko 100 Etxebizitzen zozketa. Berrikuntzak izan ditu zozketa honek, Eusko Jaurlaritzak egindako azken aldaketaren ondorioz zozketa ez da, ohikoa den moduan, toki handi baten egin. Horren ordez toki txikiago bat hartu behar izan da eta eskatzaileen artean 100 gonbidapen banatu dira 964 eskatzaileen artean zozketan egon ahal izateko.

Bestalde, gonbidapen honen bitartez zozketan egon ez diren eskatzaileek Etxebideko web gunean ikusi ahal izango dute zozketaren emaitza, edota Eusko Jaurlaritzaren Herritarrenganako Arreta telefonoan, 012ra deituz.

Etxebizitzen artean, lau etxebizitza mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak izango dira. Halaber, 61 etxebizitza gordeko dira izen-ematearen antzinatasuna lau urtetik gorakoa dutenentzat. Gainera, beste 29 etxebizitza 25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat izango dira, eta azkenik, sei etxebizitza gordeko dira gainerako eskatzaileentzat.

Eskatzaileek hainbat kupotan aldi berean parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, atal honetan finkatutako lehentasun-hurrenkera jarraituko da.

Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, dagokion Lurralde ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Posible izango da Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartuko diren azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesa dutela adierazitako udalerriak zabaltzea.

Informazio gehiago:

Azken zozketetako emaitzak

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa