2012-10-29
Ibilgailuentzat itxita dago Artatza kalea
Erabiltzaileei bide alternatiboak erabiltzea eskatzen zaie
Azken orduetan lurzoruan agertutako zulo bat dela-eta, Artatza kaleko zati bat trafikoari itxita dago. Zehazki ibilgailuentzat itxita mantentzen den zatia Sanitas bulegotik Basañese biribilgunera artekoa da.
Bihar bertan hasiko da Udala kalteak balioztatzen eta konponketa lanetan, beraz, konponketa lanak amaitu arte kale hau erabiltzen duten ibilgailuei bide alternatiboak erabiltzea eskatzen zaie.