Zorionak!
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Abenduaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-09-05 Kultur Leioa indartsu dator udatik bueltan Irailak 21, ostirala, baino lehen sarrerak erosten dituzten bazkideek 5%eko deskontu gehigarria izango dute onura.
kultur / kultur

Kultur Leioak datozen hilabeteetan zehar eskainiko duen kultur programazioa aurkezten dizue. Era askotako eta kalitate handiko programazioa, hainbat eta hainbat estreinaldi eta ekitaldi nabarmen eta nazio eta nazioarteko artistak izango dituena. Luxuzko programazioa Leioako eta hurbileko udalerrietako auzokideentzat, geroz eta ezagun eta preziatuagoa dena.

Orotara Kultur Leioak 25 ikuskizun eta 28 emanaldi eskainiko ditu datozen hilabeteetan. Hauetariko 8 musikaren inguruan izango dira, formatu txikiko kontzertu bat, nagusientzako lau antzezlan eta hiru dantza ikuskizun, umetxoentzako bi eta umeei zuzendutako beste zazpi ikuskizun, musika, dantza, antzerki eta txontxongilo modalitateak jorratuz. Halaber, lau erakusketa, zinema, lehiaketak, Aterpe Leioa Gazteguneko eta auzo gelen ekintzak.

Jarduera hauetatik guztietatik antzerkia azpimarratu nahi dugu. Adin guztietarako interesgarri eta era askotakoak diren obrak (20:30 Auditorium). Urriaren 5ean Samuel A. Taylorren “Avanti” (Traspasos) obra dibertigarriaz gozatu ahal izango dugu, Billy Wilderrek bere garaian maisutasunez zinemara eramana. Azaroaren 8an Artedramak “Publikoari gorroto” antzezlana estreinatuko du, Xabier Mendigurenen testuetatik sortua. Azaroaren 23an, Teatro de La Abadíakoek, Teatre Lliurerekiko koprodukzioan, “En la luna” aurkezten dute, beti harrigarria den Alfredo Sanzolen eskutik. Azaroaren 25ean (18:00 Auditorium) txikiek “Ali Baba eta 40 lapurrak” (Borobil Antzerki Taldea) antzezlanarekin gozatu ahal izango dute. Azkenik, abenduaren 14ean, Andaluziako La Zaranda konpainia ospetsuak, Antzerki Sari Nazionala, “Nadie lo quiere creer” antzezlana aurkeztuko du.

Musika dugu Kultur Leioako beste protagonista nagusi bat. XXIII edizioan, “Munduko musikak” zikloak 4 kontzertu bikoitz ekartzen dizkigu formatu berri batean (21:00 Auditorium): gau tematikoak atsedenaldi gastronomikoekin. Nortasun handiko eta estilo zainduko hainbat talde eta egile aurkituko ditugu.

Urriaren 19an, Portugaletik Lula Pena, bere ahots berezi eta bere proposamen artistikoaren originaltasuna eskainiko dizkiguna, eta António Zambujo Quintet, fadoaren gaineko ikuspuntu partikularra ekarriko diguna.

Azaroaren 9an gau eskandinaviarra gozatuko dugu, bi proposamenekin; alde batetik, Ketsurat (Finlandia), sei ahots femenino istorioak abesten, erritmoz eta kolorez osatutako koreografiapean; eta Karl Seglem (Norbegia), instrumentu anitz jotzailea, poesia sortzailea eta musikagilea, norvegiar tradizioa eta World music eta jazz garaikidea nahasten dituena.

Azaroaren 30ean Eskoziaren txanda izango da, Lori Watson & The Rule of Three, musika zeltan talentu gehien daukaten talde gazteetariko bat, eta Mànran, bere abesti gaeliko-ingelesaren nahasketa dakarrena.

Eta zikloa amaitzeko, Flamenko Gaua izango da abenduaren 21ean Raúl Micóren eskutik, bere lehen diskoan, “Flamenco en la piel”, pop musikaren abesti ezagunak flamenkora eraman dituena; eta Las Migas, “Nosotras somos” diskoarekin eta Alba Carmonaren ahotsarekin bueltatu direnak.

Gainera, azaroaren 16an Los Gatos Bizcos-en blues emanaldia gozatu ahal izango dugu, musika beltzeko estilo anitz jorratzen dituen bluesa (22:00 Ambigú). Arazoaren 24an Ruper Ordorika izango dugu bisitari, sortzaile nekaezina, folk eta rock sustraiak dituen sonoritate berria dakarkigula (21:00 Auditorium). Eta abenduaren 23an (20:00 Auditorium) Travellin´Brothers Big Band leioaztarrek harrituko gaituzte berriro ere Gabonetako klasikoetan oinarritutako “Christmas Show” ikuskizunaren bidez.


Dantza maite dutenentzat Dantza… a escena zikloaren inguruan, irailaren 29an (19:00 Auditorium) “Perdiendo el tiempo” (Mar Gómez konpainia) ikuskizuna izango da, dantza eta zirkoa uztartzen dituena. Urriaren 7an (18:00 Auditorium) familiarteko dantza izango da Maduixa Teatreren eskutik “Consonant” lanarekin, dantza, antzerkia, teknologi berriak eta arte plastikoak nahasten dituena. Urriaren 18an (12:00/19:00 Auditorium) Toni Jodarrek dantza moderno eta dantza garaikidea azalduko ditu hitzaldi dantzatu baten bitartez. Urriaren 21ean, dantza garaikidea OtraDanza konpainiaren eskutik, Asun Noales koreografo eta dantzariaren konpainia, “ARA” ikuskizunarekin.

Halaber, txikienentzat eta familia osoarentzat bi ziklo azpimarratu nahi dugu:

Azaroaren 17 eta 18an (12:30/18:00 Ambigun), familiako txikitxoenek antzerkia ezagutu ahal izango dute Haurtxoentzako V. Arte Eszenikoen Zikloaren barruan, Katarsisen (Galicia) “Pa Cama” eta La Baraccaren (Italia) “Spot” antzezlanen bidez.

Eta abenduaren 26tik 30era (18:00 Auditorium), Gabonetan Antzerkira-XV Muestra de Artes Escénicas de Navidad Zikloa izango dugu, txikienak disziplina desberdinetara hurbilduz, txontxongiloetatik dantzaraino multimediatik pasatuz. Abenduaren 26an Glu Glu konpainiak “Ahatetxo itsusia” ipuin klasikoaren moldaketa bitxia aurkezten digu; 27an Bambalina Teatre Practicable-k urruneko lurretara eramango gaitu “Ulises”-ekin; 28an Zum Zum Teatrek “La camisa del hombre feliz” aurkezten digu; 29an Proyecto Titoyaya-k “Moniquilla y el ladrón de risas” antzezlana ekarriko dute eta 30an Txirri, Mirri eta Txiribitonek, beren agur giran, 40 urtez eszenatokietan egon eta gero, “Gabonetan ere barrez” ikuskizunarekin barreak eragingo dituzte.

Azkenik, Kultur Leioak urtero-urtero bere bazkideei abantailak eskaintzen jarraitzen du; izan ere, ohiko deskontua (%25-a sarreretan), gonbidapenak (zinema, arte eszenikoak) eta abarrez gain, irailak 21, ostirala, baino lehen sarrerak erosten dituzten bazkideek 5%eko deskontu gehigarria izango dute onura.

Informazio gehiago:

Kultur Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa