2012-06-28
Etxean lapurretak saihesteko gomendioak gogoratzen ditu Udalak
Oporretan kanpora goazenean izaten dira lapurreta gehienak gure inguruan, hau da, udako denboraldian. Hauek saihesteko Udalak liburuxka batzuk banatuko ditu urtero bezala Leioako etxeetan hainbat gomendio eta oharrekin.
Datuek adierazten duten moduan, etxeetan ematen diren lapurreten %40 uda aldean ematen dira, jabeak egun batzuetaz etxetik kanpo izaten direnean hain zuzen ere. Egoera hau kontutan izanda, Udalak oporretan irten baino arinago lapurretak ekiditeko hainbat metodo jakinarazi nahi izan dizkie leioaztarrei, lasaiago igarotzeko euren oporraldia.
Liburuxkan jasotako aholkuen artean ohikoenak topa ditzakegu, hauen artean, senide edo auzokoren bati posta jasotzea eskatzea eta noizbehinka etxeko lehioak irekitzea eskatzea jendea bizi delakoaren sentsazioa emateko, edota egiaztatzea etxeko ate nagusiaren eta zoruaren artean ez dagoela tarterik, palanken erabilera saihesteko.
Aholku orri honekin leioaztar guztiek prestatuago izango dira eta lasaiago joango dira oporretan. Honela eta guztiz, lapurreta ematen baldin bada liburuxkan bertan Udaltzainen zein SOS Deiak-en telefonoa ere agertzen da, kasu hauetan zer egin behar den jakiteko.
Honetaz gain, lapurretak uda aldean bakarrik ez direla ematen gogoratzen du Udalak, hau da, gomendio eta ohitura on batzuk urte guztian zehar mantentzea eskatzen du Udalak. Hauen artean:
- Giltzak izkututa ez iztea
- Atezain automatikoa hartzea deitzen duten bakoitzean, etxean gaudela jakinarazteko.
- Beti ere giltzarekin zarratzea atea.
- Gure etxe inguruan pertsona susmagarriak ikusterakoan Udaltzaingoari deitzea
Erlazionatutako dokumentuak:
Liburuxka (pdf, 209 kb)
Partekatu:
Itzuli