Hilabete inguru da Leioak Irakaleak jarri zituela martxan. Irakalek pertsonak, baliabideak eta ikasketa prozesuak Leioako kaleetara ateratzen ditu.
Baso Biziduna. Ekainaren 2an eta 24an
Denon artean Baso Bizidun Miresgarri bat eraikitzea da IRAKALE honen proposamena eta erronka datorren ekainak 24ean gure Basoa Leioako lorategi batetan jartzea da.
Jolastera eta ikastera etor zaitezke, baina dakizun hori partekatzera ere bai!
Haur, gazte eta helduek gurekin partekatuko dute beraiek dakitena eta elkarrekin plazako lorategiak bizitasunez beteko ditugu: alanbrezko zuhaitzak egin eta basoa osatzen joango gara, eta gero baso horretan izaki miresgarri edo bitxikeri asmaezinak jarri ditzakegu, eskulan material ezberdinak erabiliz...
***Ekainak 2 larunbata 11:00etan Manuel Irujo Plazan (Txorierrin)
***Ekainak 24 igandea 12:00etan Jose Ramon Aketxe plazan (Kultur Leioa ondoan).
Leioatik mundura. Ekainaren 2an
Lehen elkartze honetan Miren, Aitor, Iru, Luis, Iruntza, Maria Jose, Maitane eta azken orduan apuntatzen zareten guzti horiek bilduko gara bidaiei eta bidaiariei buruzko IRAKALE honi hasiera emateko.
Zuon esperientziak eta ikaspenak beste pertsona batzuekin partekatzea da IRAKALE honen helburua, eta kalean egitea, baliabideekin eta naturaltasunez. Aukerak ugari dira, eta oso anitzak, eta zuokin partekatu nahi ditugu Irakale hau(ek) egituratzen hasteko.
Kiotora bidaia egin zenuenean aisialdi hutsagatik izan zen, lanagatik, maitasunagatik...? Kontu legalak edo teknikoak partekatzea gustatuko litzaizuke? Konbibentzia, arkitektura? Zure bizipen horiek besteekin partekatu ahal izateko espazio intimoa behar duzu, proiektorea, musika...?
Datorren larunbatean, ekainak 2, Txorierriko Manuel Irujo plazan elkartuko gara 12:00etan.