2012-06-04
Ekainaren 16an zabalduko dira berriz Pinosoloko igerileku irekiak
Irailaren 16ra arte izango dira zabalik
Pinosoloko igerileku irekiak berriz ere zabalduko dira ekainaren 16an udari behar bezalako harrera egiteko. Hauekin batera padel eta tenis pistak ere irekiko dira berrikuntzak amaitutzat emanez. Dena dela, astelehenean, ekainaren 4an, erabiltzaileen harrera zerbitzua jarriko da martxan, 94.600.4475 telefonoan eta igerilekuen atezaindegian 10.00etatik 13.30era eta 16.00etatik 19.30era.
Sei hektarea (60.000 metro koadro) dituen Pinosolo parkearen ondoan kokatzen da zonalde hau, bere baitan hainbat ur joko desberdin biltzen dituelarik: famili igerileku ludikoa, txikientzako ur putzu desberdinak, belarrezko solarium zonaldea dutxekin, tenis pista bat eta zazpi pista paddel-era jokatzeko. Honetaz gain, aldagelak, komunak, ostalaritza lokala eta parking eder bat ere baditu.
Guzti honen artean zonalde bat nabarmentzen da batez ere begi-bistan, txikienentzat zuzendutako zonaldea, gai baten inguruan dekoratuta dagoelako. Gaztetxoen zonalde hau itsasoko bizitza ekartzen digu burura hainbat joko edo gune dibertigarriekin: txirrista eta ur-jauziak, baleontzi bat ere badago bertan XIX. Mendeko itsas-ontziek ekartzen dizkiguna burura, gainera giro honetako hainbat animalien presentzia ere badira bertatik, besteak beste, dortokak, izurdeak edota baleak.
Padel eta tenisa
Igerilekuekin batera padel eta tenis pista berriztatuak irekiko dira ekainaren 16an. Igerilekuen neguko itxiera aprobetxatuz Udalak pista hauetan hainbat hobekuntza egin izan ditu neguan ere erabilgarriak izateko, horretarako estali egin ditu eta argiztapena handitu du. Honetaz gain, erosoago bihurtzeko, aldagelak eta komunak jarri dira pisten alboan. Guzti hau aurrera ateratzeko 536.000 euroko partida bideratu zuen Udalak.