2012-01-24
Pop Rock Lehiaketaren XII edizioa
Urtarrilarekin batera, aurreko urteetan bezala, Leioako XII. Pop Rock Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Parte hartu nahi izanez gero, lanak helbide honetara bidali behar dira martxoaren 30a baino lehen, Aterpe Leioa Gaztegunera. Ez ahaztu izen emate orria betetzea eta taldean 18 urtetik beherakorik izanez gero, guraso edo tutorearen baimena aurkeztea.
Helbidea honakoa izango da:
ATERPE LEIOA GAZTEGUNEA
Aldapabarrena, 2
48940 Leioa (Bizkaia)
T: 944055850 // Faxa: 944055089
gazte@leioa.net
Partekatu:
Itzuli