Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-12-07 “Markaren kudeaketa enpresan” hitzaldia
cartel / cartel

Abenduaren 16an Mendibile Jauregian ospatuko den Enpresen Azoka dela eta, Valentín Iglesiasek, aholkulari eta diseñatzailea, hitzaldi interesgarria emango du jauregian bertan markaren kudeaketaren garrantziaz. Sarrera doakoa izango da eguerdiko 14.00etan.

Gaur egungo krisi-sistemikoak mugaraino eramaten ari da norbanakoak, enpresak eta estatuak. Horiek maneiatu ezin dezaketen egoeren aurrean aurkitzen dira gaur egun. Gainera, ez dago egungo egoeraren aurrekaririk eta aipatutakoei ezezaguna den koplexutasunari aurre egiten lagunduko dien
jarraibiderik ez dago.

Iraganeko garaietan, baina ez hain azpaldikoetan, marka produktuak eta zerbitzuak erakargarriagoak egiteko erbiltzen genuen balio erantsia zen. Beste era batera esanda, kontsumitzailearen erabakia bideratzeko apaingarri moduan erabiltzen genuen marka.

Gaur egun, ordea, gizarteak eraldaketa sakonak jasaten ari da eta horren ondorioz markei eskatzen zaizkien eskakizunak asko haunditu dira. Markei ohikoa den baino etekin haundiagoa eta eremu zabalagoetan jardutea eskatzen zaie.

Enpresaren bideragarritasunerako berebizikoak diren orientazio eta gobernu formula berrietan markaren kudeaketaren garrantzia haundituz doa. Marka errealitate berrian edozein erakunderen tresna kritikoa eta oinarrizko aktibo bilakatu da. Kasu askotan, faktore erabakiorra izan daiteke arrakasta lortzearen edo huts egitearen artean. Horregatik ez da arritzekoa Coca-Cola markak konpainiak duen egitura industrialak eta aktibo ukigarriak duten balioa baino balio askoz altuagoa izatea.

Laburbilduz, marka boteretsu bat eukitzea bizirauteko eta etengabeko eraldaketak kudeatzeko bermereik onenetarikoa da. Ikuspuntu sistemiko honetan oinarrituta, azken belaunaldiko tresnak eta ezagutzak garatu dira hitzaldian. Tresna horiei esker berezko nortasuna behar duen enpresari, herrialdeari edo beste edozein erakunde motari erakunde hori besteengandik desberdintzen duen egiazko mamia atera diezaiokegu marka sotu ahal izateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa