Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-12-05 Larunbatean gertatutakoaren inguruan
errekalde / errekalde

Joan den larunbatean, abenduaren 3an, gertatutakoaren arabera Leioako Udalak honakoa adierazi nahi du.

1.- Izaera honetako delituzko ekintza guztiak salatu eta baztertu nahi ditu. Gaitzespena are handiagoa izanik biktima adingabekoa denean.

2.- Adingabekoaren familiari laguntza eta babesa helaraztea, aurretik egin izan den moduan. Une latz hauetan familiak Leioako herriaren eta gizarte osoaren babesa behar du, eta familiak eskatutako enpatia, diskrezioa eta errespetuarekin lortu behar dugu.

3.- Eskerrik beroenak erasotzailea atxiki izan zuten herritarrei, euren ausardia, arintasuna eta trebetasunari esker, Udaltzaingoa lehenik eta Ertzaintza ondoren etorritakoan erasotzailea harrapatzea posible egin izan zutelako.

4.- Udalak Justizian duen konfidantza helarazi nahi du, legearen ezarpen zorrotzarekin, posible izango delako ekintza mota hauek behar bezala zigortuak izatea eta hurrengokoak ekiditu ahal izango direlako.

5.- Denon laguntzarekin, komunikabideetakoa barne, Leioako herriak eta familiak lasaitasuna eta normaltasuna berreskuratzea nahi du Udalak, hau da, herriko gaurkotasunean oinarri izan diren segurtasuna eta lasaitasuna berreskuratzea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa