Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-10-20 Askartza Leioa eta Leioa Ask waterpolo taldeen aurkezpena
waterpolo / waterpolo

Estatu mailako lehen kategorian jokatzen duten waterpolo talde leioaztarren aurkezpena egin zen joan den asteartean Mendibile Jauregian. Ekitaldi honetan hainbat gonbidatu izan ziren baina benetako protagonistak Askartza Leioa mutilen taldea eta Leioa Ask nesken taldea izan ziren.

Hanbat leioaztar bertaratu ziren aurkezpen ekitaldi honetara, besteak beste udal ordezkariak. Baina eguneko protagonistak talde bietako jokalariak eta teknikoak izan ziren. Jon López, Leioa Ask emakumeen entrenatzaileak orain arte izandako publikoaren jarrera ona eskertzeko aprobetxatu zuen momentua. Bestalde mutilen taldeko entrenatzailea den Joan Albellak talde lana goraipatu zuen eta Sakoneta zein Askartzako eguneroko lana gogorra eta garrantzitsua dela azpimarratu zuen.

Ekitaldian izan zirenen artean: Leioako Alkatea, Eneko Arruebarrena, Kirol saileko zinegotzia eta zuzendaria Jon Peli Lazkano eta Iker Agirre; Udalbatzaren taldeetako ordezkariak diren Jokin Ugarte (Bildu), Nekane Jiménez eta Alfonso López (PSE); Askartza eskolatik Jesús María Ibáñez, Alfonso Tejedor eta Benito Portillo; Sakoneta Udal instalazioetatik José Ángel Gómez eta Joserra Ugarte; Igeriketa Euskal Federazioaren presidentea Manu Isuskiza, Bizkaiko Igeriketa Federazioaren presidentea den Julio Lertxundi. Honetaz gain talde bietako hainbat jokalari ohiak ere bertaratu ziren euren elkartasuna adierazteko.

Informazio gehiago:

Leioa Waterpolo

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa