Zorionak!
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Abenduaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-10-17 Antzerkia eta dantza 'Eguneko menuan'
danza / dantza

Noemí Vianak eta Jesús Rubiok 'Eguneko Menu' gozoa prestatu dute ostegun honetarako. Antzerkia eta dantza uztartzen dituen ikuskizun hau Estatuko hainbat hiriburutan izan da, ostegunean Leioaren txanda da.

Sarrera: “Ofelia” otarteko txikia, Jesús Rubio chefaren azken platera. Lehenengo platera: Haragia. “Sinnerman”. Plater fresko eta eferbeszentea, Nina Simoneren ahotsaz lagundurik. Bigarren platera: Arraina. Zapore bizien nahasketa harrigarria, naïf ukitu batekin. Haragiaren eta arrainaren artean, bideo-dantza itxurako sorbete aparduna: “Harria, papera, artaziak”. Postrea: Tarta nahierara.

Hori guztiori urteko Errioxa ardo on batez lagundurik. Entretenimendua eta janari ona, astuntasun sentsaziorik utziko ez dizuna. On egin!

Non: Auditorium
Eguna: Urriaren 20an
Ordutegia: 20:00etan
Sarrera: 10 euro

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa