Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-09-28 Ikeako igogailuak prest dira
Ikea / Ikea

Leioako Udalak jarri ditu martxan Ikea zonaldeko igogailuak. Proiektu honek, 645.940,45 euroko kostua izan duena, Ikea, Mendibil, San Juan eta Iturribideren zonalde baxua eta altua igogailu biren bitartez lotzea ahalbidetzen du.

Proiektu honek zonaldean bizi diren 3.000 familien bizi kalitatea nabari hobetuko du. Mugikortasun atalean egokiena izan da igogailu bi hauen erabakia, mugikortasun araudia modu egokienean betetzen duen proiektua izanik. Honetaz gain, igogailuek zonalde guztiaren erdialdean kokatzen dira guztientzako erosoa izateko, eta bide batez zonaldean dagoen 20 metrotako malda gainditzen duelako.

Ezin dugu ahaztu gaur egun Ikean martxan dagoen konexio mekaniko hau osagarria dela duela hiru urte Bidekurtzion jarritako pasarelarekin, honek Txomin Aresti eta Kandelazubietako zonaldea lotzen du Bidekurtzio plazarekin oinezkoen mugikortasuna erraztuz.

Bestaldeko aukerak ere aztertu izan dira, adibidez eskilara mekanikoak, baina inguruko herrietan izandako arazoak direla eta baztertu egin zen aukera hau, batez ere gutxitasun fisikoa eta organikoa duten pertsonen federazioa den Fekoor-en arbuioak ikusirik, eta baita Justizi Auzitegiak eskilara hauen kontrako jarrera azaltzen zituzten erabakiak ikusirik. Hauen ustetan eskilara mekanikoek ez dira aukera ona gutxitasun fisikoa duten pertsonentzat ezta adibidez umeen kotxeentzako. Bestalde, maldak egitea ere baztertu zen, batez ere gaur eguneko kalearen zati oso garrantzitsua hartzen zituztelako, honek aparkalekuen gutxitzea ekarriko luke. Gainera oinezkoak gora eta behera joateko malda bi beharrezkoak ziren eta aukera hori bideraezina zen kale honetan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa