Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-06-14 Leioandiko Babes Ofizialeko Etxebizitzak Etxebizitzak Leioan erroldatuta hiru urte baino gehiago daramaten leioaztarren artean zozketatuko dira
Leioandi / Leioandi

Leioako Udalak Leioandin eraikiko diren 405 etxebizitzentzako eraikitze baimena eman du. Hauetako 101 etxebizitza errentazko etxe sozialak izango dira eta gainontzeko 304 Babes Ofizialekoak.

Modu honetan, zonalde honetarako aurreikusitako etxebizitza gehiengoen lizentzia eman du Udalak ekintza administrativo baten. Honekin herri erdialdea eta Sarriena, Unibertsitate bidean, lotzen duen zonalde urbanizatua hiru urtetan prest izatea espero du Udalak. Etxeen eraikitzeaz gain proiektuaren barruan inguruko urbanizazioa ere sartzen da, tranbia pasatuko den bulebar berri batekin eta Arriena parke berria Elexalde ibaia eta errotaren alboan.

Hirigintza proiektu handi hau duela lau urte aurreko Eusko Jaurlaritza eta Leioako Udalak sinatutako akordioari esker eman izan da. Egun, Euskadi mailan ematen ari den urbanizazio proiekturik handiena suposatzen du, 31 miloi euroko aurrekontuarekin etxebizitzen eraikitzerako.

Azken 405 baimen hauekin Leioak 736 ditu martxan momentu honetan udalerriko zenbait toki desberdinetan banaturik (Ondiz-Aldapabarrena, Lamiako, San Bartolomé, Telleria eta Leioandi). Hauetatik 564 Babes Ofizialekoak (%77) sozialak, BOE eta tasauen artean, eta 172 libreak (%23).

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa