Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-06-09 San Joan Jaietarako prest
cartel / cartel

Ekainaren 23tik 26ra arte izango dira aurtengo San Joan jaiak Leioan. Egun hauetan zehar gure kaleetan sekulako giroa nabarituko dugu, eta hainbat ekitaldietaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

Musika ezinbesteko osagaia da edozein jaietan, Leioan ere, horregatik hainbat talde izango dira gure udalerrian publiko desberdinak asetzeko asmoz. Hauen artean; La Guardia, Iguana Tango, Sorkun, Gose, Esne Beltza edota Chulito Camacho eta El Shíntoma.

Honetaz gain esan beharrekoa da ere hainbat ekintza ezberdin izango ditugula jai egunetan; kirola, umorea, su artifizialak....

Hartu jaietako egitaraua eta gozatu topera!

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitaraua (pdf, 6690 kb)

Eskuko liburuxka (pdf, 396 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa