Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-06-09 Datorren asteazkenean amaitzen da Iñaki Saez udako kanpusean izena emateko epea
campus / kanpusa

Datorren asteko asteazkena, hilaren 15a, izango da azken eguna Iñaki Saez udako kanpusean izena emateko. Leioako Kirol Elkarteak antolatzen duen kanpus honetan izena emateko ez ahaztu bide bi daudela; mailez (campusverano@sdleioa.com) edota telefonoz (675.533.528).

Esan bezala, kanpusa 5 eta 14 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta. Bertan jokalari gazteek euren jokoa hobetzen dute udako oporretan eta futbolaren inguruko hainbat hariketa egiten dituzte, beti ere euskara ardatz izanik.

Parte hartzaileak hiru taldeetan banatuta egongo dira: lehena ekainaren 24tik uztailaren 1era arte, bigarrena uztailaren 4tik 8ra arte, eta azkena uztailaren 11tik 15era. Ordutegia goizekoa izango da, astelehenetik ostiralera 9.00etatik 14.00etara.

Kanpus honen helburu nagusiak honakoak dira:

- Jokalari bakoitzaren adina eta baldintzetara egokitzea.
- Jokalariaren gaitasun taktikoak eta teknikoak hobetzea.
- Jokuaren interpretazioa hobetzea.
- Futbolarekin zerikusia duten ekintza ludikoak: tenis txapelketa, trebetasun lehiaketak, penaltien saioak...
- Euskararen erabilera ekintza guztietan.
- Atezainentzako entrenamendu berezia.

Honetaz gain, esan beharra dago, gurasoek autobus zerbitzua hartu ditzaketela umeen garraioaz arduratzeko egunero. Zerbitzu hau zonalde desberdinetatik abiatuko da; Uribe Kosta, Txorierri, Ezkerraldea edota Bilbo.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa