Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-31 Kirol Jaia izango da igandean Sakonetan
kirol eguna / kirol eguna

Igande honetan Kirol Jaia ospatuko da Leioan, goiz osoan zehar hainbat ekintza desberdin izango dira Sakoneta kiroldegian dohainik kirola bultzatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen Zuzendaritza Nagusiak, 2005. urtetik, “Kirolari Ateak Zabalik” kirol jaia antolatzen du, Bizkaiko Lurralde Historikoko udal batzuekin batera.

Jaiak jolas-izaera dauka, eta herritar guztiek parte har dezakete; izan ere, jarduerak parte-hartzaileen maila fisikoaren arabaera egokituta daude (desgaitasuna duten adinekoak, familiak, helduak, eskol-umeak, eta abar).

Kirol jaiak jarduera fisikoa parte hartzen duten udalerrietako kirol instalazio, plaza, kale eta bestelako espazioetara darama; mota guztietako jarduera eginten direlarik. Kirola integratzeko eta hezteko tresna da, erreminta osasungarria eta pizgarria.

Egun honetan izango diren ekintza bereziak honakoak izango dira:

Indoor bizikleta (+ 16 urte)10:00etatik 11:00etara bizikleta gelan
Esgrima (+ 7 urte) 12:30etik 13.30era esgrima gelan
Aquagym (+ 16 urte) 11:00etatik 12:00etara igerilekuan
Sortze dantza (5 - 8 urte) 11:00etatik 12:30era egurrezko gelan
Igerilekua (Adin guztietarako) Igerilekurako sarrera doan
Pilates (+ 16 urte) 9:00etatik 10:00etara teilatupeko gelan

Informazio gehiago eskuratzeko:
944008059
656701571

Informazio gehiago:

Bizkaiko Foru Aldundia

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa