Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-30 BIOLeihoa, biziLeioa lehiaketa Aste Berdearen barruan Argazkiak bidaltzeko epe berria: ekainak 2, 12.00etan.
asteberdea / asteberdea

Hiritarren lurrarekiko eta ingurugiroarekiko konpromezua ikusaraziko duen ekintza sinboliko ttiki bat proposatzen dizuegu Aste Berdearen harira: hartu kartel/eskuko programa hau, eta zure etxeko leihoan, balkoian, erakusleihoan… kokatu, gehien ikusten den lekuan!

Zure leiho apainduaren argazki bat bidaltzen baduzu asteberdea@herrigune.org helbidera ekainaren 2a baino lehen, bizikleta elektriko baten zozketan sartuko zara.

Apaindu zure leihoa Aste Berdeko kartelarekin eta lore, margo, errotatxo… nahi duzun guztiarekin. Materialen bat behar izanez gero, deskargatzeko zenbait plantila aurki ditzakezu www.herrigune.org web gunean. Baina aurtengo leloarekin zerikusia daukan bestelako argazki-ideiaren bat baldin badaukazu, hura ere bidali dezakezu. Ez ahaztu bertan zure datuak jartzea!: izendeiturak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.

Zozketa ekainaren 4an 18:30etan ospatuko da Ondizen, eta jasotako argazkiak Herriguneko web gunean eskegiko dira.

Ondo pasa eta zorte on!

Informazio gehiago:

Herrigune

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa