Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-27 Multiabentura txangoak Gaztegunearekin
kayak / kayak

Aterpe Leioa Gazteguneak multiabentura txango pare bat antolatu du uztailerako, 18 urtetik gorako Leioako gazteei zuzenduta.

Lehenengo jarduera uztailaren 9an egingo da, eta kayak irteera bat izango da Plentzia inguruan. Prezioa 10 €-koa da Kultur Leioako Lagunentzat, eta 15 €-koa, gainerakoentzat.

Bigarren irteera uztailaren 23an izango da, Sobrónen, eta puenting egingo da. Kasu honetan, prezioa 15 €-koa da Kultur Leioako Lagunentzat, eta 20 €-koa, gainerakoentzat.

Jarduera hauetan izena emateko epea maiatzaren 30ean irekiko da eta ekainaren 10ean amaituko da. Plaza-kopurua mugatua da (15 pertsona), eta izen-ematearen hurrenkera errespetatuko da. Interesa duten pertsonek Aterpe Leioa Gaztegunera jo beharko dute.

Informazio gehiago:
gazte@leioa.net
Tel.: 944 055 850
Aldapabarrena 2 (LEIOA)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa