Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-27 Maskaradarekin hasiko dira gaur Lamiakoko jaiak
lamiak / lamiak

Leioako lehenengoko auzoa da bere jaiak ospatzen dituena, eta horrela, konturatu gabe, Lamiakoko jaiak udako sasoiari hasiera emango diote gaur, Maskarada protagonista bezala aurkeztuz.

Ezagunena maskarada dela ezin dugu ukatu, maiatzaren azken ostiralean ospatzen den jai mitologiko hau herriko eta inguruetako hainbat lagun biltzen ditu Lamiakoko kaleetan zehar.

Baina honetaz gain, Lamiakoko jaiek beste hainbat ekintza dituzte, eta guztiak auzoko giro onaz bustitakoak. Hartu nota hurrengo egunetan ospatuko denaz eta animatu zaitez...

Ostirala, maiatzak 27
16:30 Txupina eta 2011ko San Maximo jaien hasiera.
17:30 Gaztelubiden Maskaradaren lehengo zatiaren hasiera.
Anima zaitez biribilketan!!!
18.:30 Maskaradaren bigarren zatia txosnaren ondoan
19:30 Pregoia, Igor Pascualek emanda.
20:00 Leioako Errekaldeko jubilatuen abesbatza.
21:00 Maskaradaren 3. zatia hasi aurretik, pasa zaitez txosna gunetik
22:30 MASKARADAren hirugarren zatia. Eliza ondoan.
00:00 “Moby Dick” taldearen erromeria.
02:15 Irrintzi txapelketa atsedenaldian.
02:30 “Moby Dick” taldearekin dantzan jarraitu
04:30 Egarria txosnan asetu.

Larunbata, maiatzak 28
10:00 Txupinarekin denok gora, egun berria hasi da eta!!!
11:00 Puzgarriak eta zezen mekanikoa, anima zaitez.
12:00 Denok poteatzera.
13:00 XIX. Igel-toka txapelketa eta II. Txapela jaurtiketa txapelketa.
13:30 Paella txapelketa.
15:00 Paellak aurkezteko ordua.
16:00 V. tute eta mus txapelketa.
16:30 Lamiakoko II. Areto-futbol Txapelketa. 3. eta 4. postua.
18:00 Lamiakoko II. Areto-futbol Txapelketako final handia
18:00 III. Tiragoma txapelketa (Juan Ajuriagerra Plazan)
20:00 Batukada ikuskizuna “Fote Fare” taldearekin.
21:30 Zer, goseak jota? Ba, txosnara etorri eta dastatu txorizoa sagardo puntuarekin.
22:30 Mozorro lehiaketa hastera doa, mozorrotu zaitez!
00:00 Lamiakoko II. Rock Festival, “Baketazo” taldearekin, zuzeneko Punk and Roll-ik onena.
02:00 Atsedenaldian, lasterketa barruko arropekin jantzita
02:30 Erromeria “Galker” taldearekin.


Igandea, maiatzak 29
10:00 Txupina, azken ahalegina!!!
11:00 Puzgarriak txikientzat.
12:00 Lamiakoko Maximo Deunaren ohorezko meza
12:45 Txikiak Txiki Dantza Taldeak antolatutako Alardea.
13:00 Herri Kirolak.
15:00 Txapela-jaurtiketa Txapelketa.
15:30 Bazkaltzera! Arratsaldean Iker Fernandezen Guatekerako prestatzera.
18:00 Play Back Txapelketa.
18:00 Guatekea txosna gunean, 60-70-80 hamarkadetako musikarekin
Radio Nervioneko esataria den Iker Fernadezen eskutik
20:00 Sari banaketa txosna gunean.
20:30 Txokolatada, Jai Batzordeak eskainita.
21:30 Azken traka eta jai amaiera. Datorren urtera arte!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa