Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-12 Umore Azoka hasten da
umore cartel / umore kartela

Umore Azokak hamabigarren edizioa ospatuko du gaurtik igandera; espazio publikoak ametsez, ilusioz, irrikaz eta umorez beteko diren lau egun. Derrigorrezko hitzordua, milaka zale Leioara erakarriko duena, helburu bakarrarekin: Kaleko Arteez gozatzea. Zirkoa, dantza, clowna, antzerkia edo txotxongiloak, horra kaleko artistek ikusentzuleen jakinmina asetu eta hauek liluratzeko beste urte batez erabiliko dituzten osagarri batzuk.

Aurten Azokak 400 proposamenetik gora jaso ditu, eta azkenean hamabi euskal talde, Estatuko hogeita bat eta nazioarteko hamairu jasoko ditu, guztira berrogeita lau konpainia. Lau egunetan beraz, berrogeita hamar ikuskizun ezberdinen 150 emankizun ezagutu ahal izango dira, horietarik hamazortzi estreinaldian. Guzti honek hitzordu ekidiezina bihurtzen du Leioako Azoka, bai profesionalentzako (nazioarteko 150 programatzailetik gorak emana dute izena, Europako jaialdi erraldoietako zuzendari eta abarrek), bai kale antzerki zaleentzako.

Umore Azoka, Leioako Kaleko Artisten Azokan aurrenekoz ikusi ahal izango diren ikuskizunen artean, 12 euskal konpainien lanak dira, 8 Estatuko taldeenak eta bat nazioartekoa da -beste 9 Estatuko aurkezpenak izango dira-.

Kaleko arteak begipuntuan, Umore Azokak bere izatea finkatu eta indartu du urtez urte, azoka-merkatu gisa, bertara estreinaldi ugari eta konpainia sonatuak etortzeaz gain artista hasiberriei ere tokia egiten baitie, beraien sorkuntzak plazan erakutsi ditzaten. Eskarmentu eta gaztetasun horri esker freskotasuna mantentzen du Umore Azokak. Gainera Azokak bertan aurkeztuko diren lau lanen ekoizpenean ere parte hartu du, sorkuntzarekin lotura baitu.

Antzeztuko diren lanez gain, Umore Azokak egitarau osagarri mardula dakar. Nabarmentzeko moduak dira "La Codorniz 70 años. Humor, sociedad y censura" erakusketa eta larunbatean jokatuko den Argazki Maratoia batetik, eta Artekale topaketak (kaleko arteen profesionalentzako) zein Sarearen bilera (Euskadiko Antzokien Sarea) bestetik. Bukatzeko, ostiralean izango den Sari Banaketa azpimarratuko dugu, iaz jaialdian nabarmendu ziren ikuskizunak goraipatuko baititu. Nacho Vilar Producciones/Gaupasa Produccionesen "Habitus mundi" lanak Euskadiko Lanik Onenari Saria jasoko du, eta Circ Atemporen "Atempo Circ" lanak Euskadiz Kanpoko Lanik Onenaren Saria.

Gaurko Egitaraua

- Turukutuparen (Euskadi) "Reziclonk" (soinu instalazioa) 18.00etatik 21.00etara Euskal Etxeen Plaza 1ean.

- Mister Silhouetteren (Andaluzia) "Siluetas" (itzalak) 18.00etatik 21.00etara eremu ezeniko anitzetan.

- P & C Circusen (Galiza) "Roces & Goces" (clown) 18.00etan Boulevard 2an.

- Ganso & Cíaren (Euskadi) "Mediopelo" (clown) 18.00etan Ikea Barri Plazan (eta 20.30ean). ESTREINALDIA

- Teatro Percutorren (Madrid) "Bajo el andamio" (zirkoa) 18.30etan José Ramón Aketxe Plazan. ESTREINALDIA

- Anita Maravillasen (Euskadi) "Blue & Bird" (txotxongiloak) 18.30ean Udaletxean ESTREINALDIA

- Cía Mariantónia Oliverren (Illes Balears) "nOu" (dantza) 19.00etan Boulevard 3an.

- Al Suroeste Teatro & Tuto Tulen (Extremadura) "Naturaleza rota" (antzerki-clown) 19.00etan Ikea Barri Plazan.

- Laitrum-Producciones Traparen (Catalunya) "Panxuts" (clown) 19.00etan -Ibiltaria-.

- Sterennen (Frantzia) "Mr. Wilson" (clown) 19.30ean Errekalde Plaza 1ean.

- Magerit & Cachivacheren (Madril) "El desván de las ilusiones" (txotxongiloak) 19.30ean Estartetxe Kalean.

- Cía Lusco e Fuscoren (Galiza) "Encontros" (zirkoa-dantza) 19.30ean Boulevard 1ean.

- Kolectivo Monstrenkoren (Euskadi) "La pared" (umore antzerkia) 19.30ean Aldapa Auditorioan. ESTREINALDIA

- Mumusic Circusen (Catalunya) "RODA, món" (zirkoa-musika) 20.00etan Euskal Etxeen Plaza 2an.

- Cía. Albert Vinyesen (Catalunya) "El hombre bala... y la oveja habla" (zirkoa) 20.30ean José Ramón Aketxe Plazan.

- Proyecto D_Rusesen (Aragoi) "Cîteaux" (dantza) 20.30ean Udaletxean. ESTREINALDIA

- Los Titiriteros de Binéfarren (Aragoi) "Babios. Pasacalles estrambóticos" (musika) 20.30ean -Ibiltaria-.

- Latirili Teatroren (Euskadi) "Plum & txalapunk" (clown-musika) 21.00etan Boulevard 2an. ESTREINALDIA

- Jango Edwards & Passabarreten (EEUU-Catalunya) "Big Boss & Tandarica Circus" (clown-musika) 21.30ean Errekalde Plaza 1ean.

- Irrwisch Theaterren (Austria) "Die Grannies" (umore antzerkia) 22.30ean José Ramón Aketxe Plazan -ibiltaria-.ESTREINALDIA ESTATUAN

- Heyoka Thèatreren (Francia) "Weekend Caravaning" (umore antzokia) 23.30ean Errekalde Plaza 1ean. ESTREINALDIA ESTATUAN

- Dirty Brothersen (Australia) "The Dark Party" (antzerkia) 23.30ean Aldapa Auditorioan. ESTREINALDIA ESTATUAN

- Guirigai Teatroren (Extremadura) "Camino del paraíso" (antzerkia) 0.30ean Institutuan. ESTREINALDIA

+ Markeliñeren (Euskadi) "Anomalía magnética" (antzerkia) 21.00etan Kutur Leioan (profesional akreditatzuentzako SHOWCASE-a).

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa