Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-10 UDA programan begirale gisa lan egin nahi duzu? Zure eskaera aurkeztu maiatzaren 31 baino lehen
Uda / Uda

Begirale gisa lan egin nahi baduzu uztaileko UDA programan parte hartuko duten txikiekin aurkeztu zure eskaera Sakoneta kiroldegiko atezaintzan (Sabino Arana, 77) maiatzak 31 baino lehen 9.00etatik 21.00etara.

Aurkeztu beharreko dokumentazio ondorengoa da:
· UDA kanpainan begirale gisa lan egiteko eskaera (atxikituta).
· Curriculum vitae.
· Egiaztatu nahi diren agiri originalak (fotokopia konpultsatuak egiteko erabiliko dira eta berehala itzuli).

Puntuazioa baremoak honakoak dira:

Tituluak
Aisialdiko begiralea = 9 puntu
Kirol begiralea = 4 puntu
Euskara
EGA = 9 puntu
HE2 = 4 puntu
HE1 = 2 puntu
Esperientzia
UDA kanpaina = 7 puntu
Gainerako kanpaina edota udalekuak = 3 puntu
Udal aisialdiko taldekidea izateko frogagiria
= 5 puntu
Leioakoa
= 2 puntu
Lehenengo atalean aipaturiko bi tituluak izatekotan, balorerik handienekoa hartuko da kontuan. Gehienezko puntuazioa 35 puntu da.

Erlazionatutako dokumentuak:

Eskaera orria (msword, 221 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa