Datorren maiatzaren 11an, asteazkenean, programa berezia prestatu du Behargintzak “Ekintzaile Eguna” ospatzeko. Egun hau, Europako hiri nagusietan antolatzen den ekimena da, ekintzaileen lana zabaltzeko eta hiri-garapenari dakarkioten balioa aintzatesteko. Lehen edizio hau “Ekintzaileen lana erakundeen sustapenetik ikusita” gaiari buruzkoa izango da. Kontzeptu hori diziplina anitzeko ikuspegitik bultzatu nahi da: soziala, ekonomikoa eta kulturala.
Egun horretarako antolatuta dauden ekintzen artean, honakoak nabarmen daitezke: “Ekintzailearen psikologia” hitzaldia; “enpresak sortzearen aldeko politikak” gaiari buruzko mahai ingurua, ekintzaileen esperientziak, e.a.
Aktibitate osagarri gisa, Behargintza-Leioak ekintzaileei eta negozio-ideiak sortzeko buruzko tailerrak antolatu ditu maiatzaren 9, 10 eta 11rako.
Tailerretara eta maiatzaren 11ko aktibitateetara joateko plazak mugatuak dira, hortaz, aurretiazko izen-ematea gomendatzen dugu.